lunes, 29 de julio de 2013

PLATAFALLA ETA ORBAIBARREKO GIZARTE ASANBLADA ETA HIPOTEKAK UKITUTAKO TALDEAK

Gure herrietan urte bateko ibilbide soziala aurrera eraman eta gero, gizarte eskubide eta kalitatezko zerbitzu publikoen alde jarraituko du lanean, guztien gainetik.
ETA EGITEN DUGU: -       Gure oinarrizko printzipioak defendatzen duten herritar ekimenen, proiektuen, ekintzen, hausnarketen… informazioa.herritarei luzatzen. -       Gizarte taldetik erantzuten ahal diren behar sozialak detektatzearen alde lanean jarraizen. -       Gero eta bortitzago denekin grinatzen diren murrizketen kontrako hiritarrak mobilizatzen. BERAZ, ARGI DAUKAGU ESKATZEN JARRAITUKO DUGULA: Zerbitzu publikoen ezezko pribatizazioa. Osasungintza duin, unibertsala eta publikoa. Gure seme-alabak unibertsitatera joateko aukera izango duten kalitatezko hezkuntza sistema publikoa. Familia guztiek BIZIBIDEAK izan dezaten, lana izan edo ez. Etxebizitza duina izateko eskubidea. Gazteek etorkizuna izan dezaten. Behar berezietako pertsonek beraien beharrak beteak izan dezaten. Pentsiodunek, bizitza osoan zehar kotizatu ondorengo pentsioak murriztuak ikusi ez dezaten. Bere jatorriagatik, egoera ekonomikoagatik eta bere egoera administratiboagatik inor desberdindua izan ez dadin. Beti bezala, beraien ideiak ematera, denona den gizarte talde hau aberastera pertsona guztiak parte hartzera gonbidatzen ditugu. plataformatafalla.blogspot.com - http://gizarteasanblada.wix.com/plataformatafalla - plataformatafalla@gmx.es Ez ditugu kolore politikorik, baina BAI argi dugula, kalitatezko zebitzu publikoen defentsa, eta baita etengabe pairatzen ditugun murrizketa sozialekiko ukatzea, aldi berean,argi ikusten dugu nola txikiak baina boteretsuak diren sektore sozial pribilegiatu batzuek, politika desberdin batzuen ondorioz babestuak, beraien egoera indartua ikusten dutela, gure esfortzuekin beti (hobe esanda, murrizketekin). Denbora honetan antolatu ditugun ekintza batzuk ondorengoak dira: Elkartasunezko baratza. Fomakuntzari sostengua, internetetik lana bilatu… Soberako barazkien bilketa. Sentsibilizazio eta informazio asteak martxoan eta ekainean. Martxoan manifestazioa…
  Orbaibarko taldea: Zonaldean behar gehien duten familientzat diru, jostailu, arropa, janari… bilketa. Maiatzean, herrietan informazio astea. Hipotekak ukitutako taldeak egindako lanak eta ekintzak: Asanblada irekien bidez elkartzen gara, astelehenero 19:00etatik aurrera, “centro civico”an. Pertsona guztiak gonbidatzen ditugu, bai ukituak direnak baita ez direnak ere, asanblada hauetan parte hartzera. 18:00etan, kasu berriak heltzen ditugu, fitxa bat betez (639362011 telefonoan, Jaionerengandik galdetuz, zita hartu). Ohiko etxebizitzan fede oneko zordun pertsona ukituei harrera, aholkularitza eta laguntza. pertsona ukituei. Banku etxeekin negoziazioak eginez, kaleratzeen gelditzea, ORDAINKETA EMANAK eta alokairu sozialak. Hiritarrak mobilizatu eta denei eragin diezagukeen arazo honetaz informazioa helarazi. Instituzio eta banketxeen aurrean erresistentzia ekintzak Ukituen artean elkartasuna sustatzen duten herri ekimen autofinantzatuak. Beraz, jai egun hauetarako, gure jai herrikoi eta sozialenak, denak emanda disfrutatuak izan daitezen espero dugu, beti ere gure auzokide askok beraiek sortu ez duten egoera baten ondorioak gordintasunez pairatzen jarraitzen dutela ahaztu gabe. FELICES FIESTAS A TOD@S/JAI ZORIONTSUAK DENOI

No hay comentarios:

Publicar un comentario