jueves, 5 de septiembre de 2013

BIDEZKOA DEN SISTEMA EKONOMIKO BAT ERAIKI DEZAGUN


  • Merezitako opor-parentesiaren ondoren, Gizarte Asanbladaren jarduerei berriz ekiten diegu berritutako energiekin. Iritsi da udazkena, azken asteotan entzuten, susmatzen edo aurre ikusten digutun berriz beterikoa:
  • 1.- Oinarrizko zerbitzu publikoen pribatizazioa, adibidez, Madrilgo osasunaren kasuan bezala, "Marea Zuria" deitutako profesionalen ahobatezko oposizioarekin. Susma dezakegu Madrilen egiten ari direna, beste herrialdetara eramango dutela denborarekin.
  • 2.- Kritikatua eta eztabaidatua izan den heziketa legea (irakasleen murrizketa, Unibertsitateko tasen igoera garrantzitsua, beken murrizketa basatia …) , heziketa-eremuko sektore guztien interesak bateratzea lortu duena “Marea berdea”, delakoan.
  • 3.- Udal Adminstrazioaren erreforma proposamena, Heziketa-Legearekin pasatu den legez, inor pozteko gai izan ez dena. Konpetentziarik gabe uzten ditu udal gehienak eta gaur egun ematen diren zerbitzuen pribatizazioaren arriskua dago.
4.- Langabezien datuak, lotsagarriak dira, baina enplegu ministrak, poz-pozik jarraitzen du bere erreforma laboralarekin, kaleratzeak ematera eraman dituena, ERE-ak areagotu eta larri bihurtu dituena, langileen baldintzak larritu dituena ere.


  • 5.- HUT--ek, gobernua lotsaraztea lortu dute, argi dagoelako herriarentzat gobernatzen ez dutela, baizik beraiek eta berain lagunentzat. Etxebizitza eskubidearen alde jo eta ke lan egiten dute duintasun osoz.


  • 6.- Bankuek, hasiera batean krisi honetara eraman gaituztenak , 61.366 milioi euroko hozbera jada gehitzen duten laguntzak, haien eredu ekonomiko hau, etabar. Ez dugu hau guztiarako adjetiborik,. Honek guztiak egiten du gure erosketa sakia garestiagoa izatea, hezkuntzan eta osasunean murrizketak, oinarrizko gizarte-zerbitzuetan laguntza falta familiei, langabeei, gaixoei…


  • 7.- Bitartean, aho bete hortz ikusten ditugu, Barcenas, Urdangarin, Gurtelen kasuak, CAN-eko dietak, UGT-ko faktura faltsuen kasua, iruzurrezko finantzaketak, eroskeriak, judizialki izena emandako prebarikazioak, funtzionario-eroskeriak, ondasun publikoen bidegabeko eralgitzeak, agiri-faltsutzeak, xantaiak, behar ez bezalako kobratzeak …Badirudi, ahal izan duen guztiak eskua sartu duela estatuko poltsikoan, eta argi dagoela, legeak ez duela berdin jokatzen hiritar guztiekin.


  • 8.- Jada marketin kanpaina prestatuta dago, Estatuko gehiengo osoaren, ondorioz, bi urtetako murrizketak jasan behar izan ditugu. Bitartean, gobernuak gauzak ongi doazela esaten du, hobetzen ari direla baieztatzen… Hiritarrok berriz, ez dugu inolaz ere hori ikusten, baina berdin zaie, haiek beraien polítika neoliberalarekin jarraitzeko asmoa dute….
  • Hau izando da gure etorkizuna ez bagara mobilizatzen eta oraina aldatzen saiatzen. Zerbait egin beharra dago, ez bakarrik gugatik, baizik eta etorkizuneko belaunaldiengatik.


  • Udako oporren ondoren, itzultzen gara berritutako energiekin eta guztiok parte-hartzera gonbidatuz. Gizarte Asanbladarem hurrengo bilera, irailaren 10ean izango da, arratsaldeko 7etan Gazte Etxean, mundu sozial eta duin baten eraikuntzan gure hondar-alea jartzeko .













No hay comentarios:

Publicar un comentario